XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Zarata gehiegi entzuten ari naiz -esan zuen Peterrek, istorio hau aspergarria bazitzaion ere egoera baretu nahian.

- Gizona jarraitu zuen Wendyk, Darling jauna zen, eta emakumea, Darling andrea....

- Nik ezagutu nituen - esan zuen Jonek, besteak amorra erazteko.

- Neuk ere ezagutu nituela uste dut - esan zuen Mikelek dudamudan.

- Eta ezkondu egin ziren, ba al zenekiten? argitu zien Wendyk, eta izan zituzten... Zer izan zituztela uste duzue?.

- Arratoi zuriak - esan Zuen Nibsek, oso inspiraturik. -Ez.

- Asmagaitza da benetan - esan zuen Tootlesek, istorio guztia buruz zekienak.

- Zu, zaude isilik; hiru oinordeko izan zituzten.

- Zer dira oinordekoak? - Beno...... zeu zara oinordeko bat, bizki.

- Entzun al duzu, Jon? Ni oinordeko bat naiz.

- Oinordekoak, haurrak besterik ez dira esan zuen Jonek.

- Jauna, Jauna - hasperen egin zuen Wendyk.

Hiru haur hauek umezain leial bat zeukaten Nana izenekoa; baina Darling jauna haserratu egin zen Nanarekin, eta katez lotu zuen atarian, eta orduan haurrek ihes egin zuten.

- Oso ipuin polita da - esan zuen Nibsek.

- Ihes egin zuten jarraitu zuen Wendyk, eta Inoiz-Ez Lurraldera iritsi ziren, haur galduak dauden lekura.